2009/06/02

ZoRIoNtAsUNa!










Corumba
(pantanal do Brasil)















Sister!!! CHILOE!

Aspaldiko!!!!!

Blog honek inoiz eztu bete hasierako asmo hue... Boliviara etortzeakore, hemen nere kronikatxok jarriko nittula pentsamendue banun, baino ikustean bezela...nada!

Ta oain, ekainak 2 deu ia!! gorra e! nola pasa dan ia urtea... oaindala urte bete egie esan, oaindik enekin Boliviara etorriko nitzela... goatze naiz oaindiken nola azterketa garaien izan genittun llamada luze haik... ta pixukidekin txarla luze askok...

atzea beidatu, ta oaindala gutxi izandala iruitze zait, oaindala hilabete pareat eo... baino ez... denboa pranko pasa da, hianbeste kontutan parte hartu gabe geatu naiz, ta hurrengo eunetan enteatu hango kontu ta komeritaz...

ta oain... oain... berrize despegea hastea dijoala emateu... etorri nitzenen, hangoi lotuta neon, aterrizatzen oaindik... ta oain, harealdea abitzekotan naizenez, han izatet burue askotan... ezta lehen eneukelakore, baino oso aterrizatue eonaizen garaieke izan die... hilabetek...

Etorri nitzenen nittun asmo guztik idatzi izan banittu lista baten, seguruna ok esateuen tik gutxi eongo liekela ustet. baino listatik kanpoako hainbeste gauz izan die baitare, denak aberasgarrik asike ezin kejatu...
Askotan esan dizuet emailetan, hau eztala postaletako Bolivia... ez, ezta ez. Bere alde onak eta txarrak dittu horrek, baino hemen, Santa Cruzen, bertako kultura, tradiziok eta jendea ezautzea ezta hain errexa, oso desberdine da Santa Cruzeko jendea, pentsamentue, ta klima!(jaja)

biden topatutako jendengandik ikastea izan da interesgarrina alare, Latinoamerikaz, hemengo jendeaz, ta netaz. OK tik bat nere listan!

Mutil latinon modalak, salsa dantzatzek, cambalandia hontako preparaziok, launen haurdunaldi galdue, bere gaixotasunek eta krisik, latinoen hitzettea... (egie da!), argentinon azentoa, aspaldin bizi gabeko sentimendu eztandak, etxetik hurruti bizitzea, launen eta familin ahotsa entzun ta tripek kuzkurtzea, argazkik ikusi ta near ta near ittea, zure kamixeta jaztea... gauz asko bizitzeie,ta milaka kilometro tarten jartzek, dena haunditzeu, exageratzeu.

Baino hemengo gauzik hobena, bakardadea da. Aurretik oso gutxitan gozatu izan deten sentimendue lortut. Bakardaden, lasai, eroso, ta gustoa eotea. Inoiz ikasitako gauzik inportantena esango nuke nik. Hilbate oso baten, bakarrik, neoni ta nere itzala inungo launik hobenak diela kontuatzez gozatzea... Chileko Chiloe irla haundin, munduko punten ia... atsaldeko 6etan ia iluntzen hasi, ta plaia galdu ta bakarti hartan, alga arten, saltoka ta garraxika hasteko gogo hue, bizin berriz bizitzeko esperantza det, ta matteten jende guztiri opaiot sentsazio haik gorputzen saltoka eukitzea...

Bakardadea. Latza izan da. Chile, Argentina, Corumba (brasil) eta Bolivian zehar, bakarrik ibiltzea. Gaue allatu, ta hostalea jun ta nere liburue hartu, ta orduk pasa bertan sartuta, nere kuadernoa hartu ta dena bota, inoiz berrize (zeinek jakin!) ikuttuko eztittuten herri ta hiri desberdinetako plazak, kalek eta txokok bixitatu... ta hoi dena, nere itzalakin.

Esan bezela, gauz asko geatuie, asmo asko geatuie bete gabe, baino beste asko, nahigaben, eo momentuko nahiek hala agindu ditealako in dittut. ta hoik izan die nere oainarteko esperientzi hau ikearri politt induenak...

baino oaindik asko geatzea!! abuztuk 5a oaindik hurruti geatzea... hilabete bat geatze zait Santa Cruzen, Bolivian. Oaindiken, azterketak in beharra dauzket, hain gustoko dittuten asiganturetako lanak eta diseñuk... portzierto... UPVk nere ikasketatan beregan izan dun gogo guztik galtze hoi berreskuratut! oain gustoa jute naiz "U"ra (hemen esateuen bezela).

Esaten ainitzen bezela, oaindiken geatzea... oaindik berrize osabakin despedittu nun La Paz altura jun behat... ta nere maletak ahaldan bezela biali ondoren...
ZABALASISTERS biajea hasikoa! biden geatuien parea beti gogon izango deu seguru biaje hortan... Ta Chileko eta Argentinako Patagoniak bixitatukotteu, hemengo negun... nere ahizpa dan hotzakin... ejem... ta berrize nere Valparaiso mattea, Santiago de Chileko toki enblematikonak bixitatukotteu.. Nerudan etxek, kartzela erraldoi izan zan estadioa, Allende akatu zan palacio de gobierno... ta handik egun batea daun Buenos Airesen, tangoa, kultura ear hoi, plaza de mayoko amak osteunen 3terditan... Biajazo q nos espera sister!jiji!!

ta amaitzeko... despege erreala... Amezketatik atea nitzeneko sentsazio antonimoakin... berrize sartuko naiz Errementain aldea... urte ta astebetaten ondoren...

Orduarte... geatzeana gozatu oainarte bezela, ta pozik bizitzen segiko deu...

PD: behingoz hotza dauket!!!!! behingoz etorria "el Sur" hemen esateuen bezela... ta tipule bezelaxe nabil... bazan garaie! oainarte eunero tirantedunetan ibiltzez nazkatue neon!

PD2: esperot, peruanon bloga hau baino fruktiferogoa izatea... o bestela behintzat aurpegiliburue erabiliko aldezula!portzierto! UNAI Perua dijoa!!!!! urriarte... gure besarkada, se hara de rogar...jiji)

PD3: aspaldin eztet hainbetse gozatu irakurketaz... astek, eunek ta biajek markatuttue liburu hok: El Alkimista (hasierako eun gorrak...), Cometas en el cielo (hi bai laune!), Cuaderno Boliviano (osabakin, Euskal Herria Bolivia conexion), Gioconda Belli ta bere La mujer habitada eta El infinito en la palma de la mano (Brasileko Pantanaleko hamakak, pistina eta trena...), Benedettin La tregua (eun normalak, ohikok, pistina, unia, etxea...) eta oain, Marcela Serrano (chilena), El albergue de las mujeres tristes eta Nosotras que nos queremos tanto (berrirakurketakine hasieran bezelaxe gozatzean irakurketa, pentsatuazi, parra inazi, ta ingurukoa ulertzeko manualak askotan... e sister!jaja!

PD4-azkena lasai!: bigarren parteko hasiera gorrai eusteko... Nere irakasle mattean filosofia, munduko hobena dala kontuatu naiz.. hainbestei emailetan azalduizuetena... arazoa irakurtzeko erak, ta erantzune emateko erak.Harea jundakon, koloreai buruz, kreatibidadeia buruz, Valcarcelen filosofia guztie eta programei buruzko azalpenak emateko irrikitan nau...

oain bai...
AIO!!!txokolatezko muxu bero goxoak eta besarkada extu indarberritzaileak denontzat!! matte zattuztet!

2009/02/17

NERE AMETSETAKO BIAJEA_ part.1

Jada askontzat ezaune ingo zaizuen bakarkako biajeakin hasiko naiz hurrengo lerro hauetan...

Urtarrilak hamar zan, ta haurdun zeon laune agurtu, eta zortzi launeko taxi “trufi” hoitako baten sartu nitzen. Bidea etzan oso ona izan... nere atzen zijoan familiko hiru umek botaka attu baitzien bide guztin... hainbestetan goatu nitzen nere ahizpataz... Nahiekek barruko guzik botako zittun usain harekin... Azkenen behintzat geatu ginen behin, baino ustet okerrago izan zala... ze kotxea mozkitoz bete zan... hasieran puntutxo gorri bat izatea kozka hoi, baino gero, txupoiaz beteta naula emateu... etzan oso ona izan geldialdi hue...

Tarijatik, argentinarako muga oso gertu dau, 3 ordu exkasea. Oainarte nere estantzie Bolivian erdi ilegala danez, oaingone patu in behar izan nun atea ahal izateko... Baino bueno, hoi behin inda, zubi batea junitzen. Inguru hauetan, muga geografiko natural gutxi daude... baino hau behintzat bada... Zubie, erdie Boliviako banderan kolorekin eta beste erdie, Argentinakon kolorekin zeon. Ordun haste zan nere biajea! Argentinan sartzen ainitzen...

Argentinako aduana pasa nun, inungo arazoik gabe, ta beste famili batekin, Oran-eako taxi bat hartu nun. Harea allatuta, Salta hirira juteko autobuseko billetea eostea junitzen. Ta bueno, taxista eta gendarme etzan argentino bat ezautu nun, ta bai, esan leike...argentinon estereotipoa guztiz betetze zula... Gaur artere internetez hortxe dau, bere papera bete nahien... (jaja)

Boliviakoa edo Perukoa etzan bide baten nebilen, gauez busen. Ta aspaldiko partez, etzan bide tentsionatu bat izan... Izugarrizko diferentzie dau Boliviatik Chile edo Argentinako bidetara, ta baita autobusetare... Europako errepidetan nebilela emate zun...

Gaueko ordubitan allatu nitzen Saltara, 21:30tan ateata Oranetik. Beraz, Tarijatik argentinako aurrenetariko hiri nagusi batea, 7-8 ordu behar die... Santa Cruzetik Tarijara 17 ordu inguru behar diela pentsatzen jartze bagea... Ezta asko!

Goizen jeki ondoren, hostaleko gosarie dastatu, ta terminalea jun nitzen, gauen Mendozara juteko billetea eosi behar nulako... Baino latinoamerikan, oain udara danez, jende askok bidaiatzeu... ta nere suertea txarra izaten hasi zan... lehiatilla guzik pasa nittun, ta inork etzeuken tokirik... azkenen, batek, billete bakarra zeukela esan zun arte... orduzgeoztik, argi neuken suerte ona nekin izango zala... Gogoa ta ilusioakin, dena ondo ateatze baita!

Salta hirie bisitatzen hasi nitzen ordun... Mapa eskun, eztakizue famili, ia ze ondo eamate naizen mapakin! jaja!(lehen txar hutse bainitzen!jaja!). Igandea izanik, nahiko lasai zeon herrie, museok itxita, dendaketare bai... baino nere aurreneko herrie zan... ta ikearri pozik neon... Bisbal entzunez bazkaldu nun, ta plaza nagusin, hippy, malabarista ta beste motxilero askon tarten, jardinetan exeita, “Cuaderno boliviano” letzen attu nitzen.

Orduk han eta hemen settun pasa zitzaizkiten, ta laister ia buse hartzea junitzen. Salta agurtu nun, nere aurreneko herrie izanda, ta enun espero baino berrize hemen izango nitzen biajen buakeran... azkeneko herrie izango zan ordun...

20 orduko biajea aurretik, baino bueno, halako biaje batek, irakurtzeko, pelikulak ikusteko, lo itteko, ta (beak emateuen jana) jateko denboa emateue. Ezta hain gorra izan halako biaje luzek in behar izatea...

Hurrengo euneko atsalden, bostak aldea edo allatu nitzen Mendozara. Gaueako bertako, Santiago de Chilerako beste pasaje bat eosi, ta hirie ezautzea atea nitzen... Mapa eskun, kale nagusik, plaza nagusik... atsaldetxoa pasa nun harea ta honea... kontuatu gabe zenbat ibili nitzen baino gustoa... halakok izango zien zetozen euneke... Mendoza, hiri nahiko muittue da, oso shopineroa, baino gero, plaza ingurueta nahiko lasaiek dauzke, ta Donostiko bolulebarreko kafeterin tankerako zona bate bazeuken... independencia plaza, avenida 9 de julio... hau argentinako hiri guztitan topatzea... Tranbia gurpildune, ta taxik beltzak zien, raia lodi hori batekin. Buenos Airesen bezela. Nere bidai kuadernotxon jartzeunez, argentinako jendea oso atsegine iruittu zitzaiten, launtzeko gogoz ta alaiek. Ta aurreneko kronika hontan jarri beharra dau, neska bat latinoamerikan bakarrik ibiltzen ideak, eztaukela atzea geatzeko arrazoirik. Ia hilabete bakarrik ibili naiz, ta inoiz etzait ezer gertatu. Beraz, gogoz bazaudete, lasai... eztau zertan ezer pasa beharrik, han hemen... jendekin bakarrik... edozer pasa daitteke munduko eozin tokitan... Baino ikaraz etxen geatze bagea, eztie gure nahiek, ilusiok, ametsak betetzen...

Ia urtarrilak 12 zan, ta 13tik aurrea Chilen eongo nitzen... Pena bakarra, Mendozatik Santiago de Chilerako bidea, gauez ingo nula ta hango paisajek, bai ziela ikusi beharrekok! Aconcagua ikusi gabe geatu nitzen... Ilargie behintzat borobil bororbille zeon, ta pixkat argittu zun cordillerako paisajea... Hurrengo eunen, Chileko migraziotan esnatu ginttuen, ta ia Santiagoa allatu nitzen goizeko 7k aldea. Hoi hurrengon kontatuko...

2009/02/12

eskimalak, ta hizkuntzak gure errealitatea sortzekon jartzeizkigun mugak...

Nere biajetatik bueltan... bakit zorretan naula... baino bueno, ia klasek hasi dittut, ta atzo entzundako zeozerkin nator...

Aurreko seihilekon ez baino oaingon, abilagoa izan naiz asignaturak aukeratzeko garaien... ta nahi dittutenak hartu ahal izan dittut. Bostetik bi, aurreko seihilekon eon naizen irakasle batekin ahrtu dittut, fotografia ematen ziten irakaslekin... asteazkenero, erotuta jute nitzen etxea, ta bere diea guzik bueltaka eukitze nittun eun guztin... inguruko guztike ia aztoratuz... japonesak paisajek hankaz gora ikustettuela... etabar... (egie omen da!jaja!)

beno, ba oain bekain ematen hasi naizen klasea, "fundamentos de color" da. Kolorea, argie, ondak elektromagnetikok... fisikako klaseare emate zun batzutan... baino beti bezela.. irakaslek lortu zun ze pentsatue ematea...

kontue da...

Eskimalak nahizta dena txurie ikusten duen, lurre, lainok, ude hizoztue... dena txurie ikusteue. Ta beantzat, iekarrizko koloridoa da hoi... izane, gutzat kolore txuri soile danantzat, beak 22 izen desberdin dazkea... balen grasa zurie, hizotzan zurie, begiko zurie, lainon zurie, hezurren zurie... gutzat denak txurie die, baino beantzat ez...

Ba behin, antartidako toki hartañore allatu omen zien europarrak, ta hizkuntza pixkat aztertzen hasitakon, tribu haren aniztasun linguistikoa deskubrittu zuen... baino europako eurozentrista haik, beti mundu guztin ibili dienen izan duen jarrera eurozentristakin... "aii gizaixok, hoi zurie da, ta ia!" esan zien...

kontue da, eskimal haik, bean hizkuntzak halako aukera ematen zielako, oso koloretsue ikuste zuela inguru hue, europarrak zurie besteik etzeuenen ikusten...

Azken baten, eskimal hoiek zeukean hizkuntzak, uzten zien bean errealitatea, oso koloretsue ikusten, ta aldiz, guk, gure irakaslek ta gurasok eakutsi dizkiguen kolorekin, ezteu hain koloretsue ikusten... ze, ortzadarrak, milioika kolore dauzke... baino guk zazpi dittula esate deu.. tristea ez al da?

azkenen, ikasitako hizkuntzak, mugak jartzen dizkio gure aurren daun errealitateari...

Eta eskimalekin bezelaxe, amazoniako tribuekin ere ebrdina gertatzen da... hauen kasuan, berdea izendatzeko 40 izen desberdin dauzkea... ta horrela, errex bereizten dittue landare pozointsuak adibidez...

Hizkuntza zer dan e?!

2009/01/03

URTE BERRI ON!



















(ezer baino lehen... bakit argazkik eztula ni naizena asko eakusten... nazimientoa ta arbola... como q nekin eztijoaztela ez? baino eun berezie zan... nekin azkeneko hilabetek pasattuen launek despeditzeko eune...)

URTE BERRI ON DENOI!!

Ia asper asper inda eongo zeate hoi aitzez ezta? Bai, urterokoa da... Ta ia unuzkeore, nere urte berri on opatzeke jasoko zenittuzten askok... Atzokoa eun berezie izan zan... etxetik hain hurruti eotez gain, urte zaharra ospatze baizan... ta bai, hemene ospatze zan... behintzat osaban konpaini, urteroko zeoze bazan...

Goiz goizetik, urte berrie ospatzen hasik ginen gu hemen... izane, Japones asko dau, ta goizen gosaltzen ai ginela, ia urte berrie ospatzen hasi ginen... gizajok herriminez eo, eun guzie telebista aurren pasa zuen. Guri EHra iriste zaizkigun Japonesiton imajen tipikok ikusten... urte berrie hasteko festibal hoitako bat zan, eun guzin zehar iraute zuna, ta esan bezela, gui allatze zaizkigun abeslari japones txar hoik ikusten attu zien emozionatuta, parrez, ta nnik behintzat inoiz ulertuko eztittuten komentariok itten pasa zuen eune... politte izan zan beai beida eotea... izango zien, 13at eo... urte berrin ospakizunengatik elkartuta...

Atsaldeko 5terdik ingurun izango zien, beste urte berri bat opatzeko garaie... amonanen elkartuta zien gu etxeko denak, ta han gaueko 10terdik izango zien... ta nola 12tan dena kolapsatzean.. bazapare... lenago deittu genun.... ia denakin hitzein ondoren, melankoliatsu ta han eoteko gogoz... bateze Natin arrai pastela, gulak, leatza saltsan, turroia... buff!!! ahoa ude itte zitzaigun... jeje!ta etxekokin hitzein ondoren, 12k bost gutxi allatu arte etxen eongo zien bixkikine hitzein nun... haidire urte berri onak opa, bi tonteri esan... guk gehienen itte deun bezela e?! jaja! ta haidire aio esan nien, berrize melankonia ikuttu horrekin...

Hainbetse kilometrota eotea askotan zaile itte bada... holako eunetan are gehio... izane, mahaien denak bilduta dauzkeun irudik, beartzanen ero-bero dantza itten aitze gineko irudik... denak etortze baitie... ta satan txiki bezela hatzak kopeten jarri ta bizz! han eoteko ilusioa piztea...

Hostal aldea etorri ginen segidan, ta gure afarie prepatu genun... urte zaharreko afarie? ez, afari normal bat gehio... pasta entsalada... azkar, errex, ta goxoa... boliviako tomate zaporetsuk, espainiko ixabel atune, ta espiral trikolorreko makarroiak. Hoi bai, eun berezie zanez, txokolatezko gailetake izan genittun mahaien... nola ez! ni ta osaba, gozo zalek behintzat bagea... jaja!Afaldu, ta oida juteko gogoke euki arren, denboa in beahr genula erabaki genun, iake hemen geren ta iake La Paz hain ondo ezautzen ai ginen... oso interesgarrie izango zala iruittu zitzaigun bertako festa ikusi ta gozatzea...

Ta ordun, EHkin bigarren koneksio bat hasi genun... han goizaldeko 3ek izango zienen... nere ahizpatxoai dettu nion... beak ez abino ainik erantzun ziten... ta aspaldiko partez, ainitzekin, aiorakin, maitanekin ta ainhoakin hiztetteko aukera izanun... baita nahikekiñe... aiii!! hermana!! prometittu zun, ta aber goatzean etorri behar dula esan zula... jaja!

Dei politt ta emozionante baten ondoren, despedida politt bat eta gero... osabak ekarritako "Cuaderno boliviano" (Miguel Sanchez Ostiz) irakurtzen attu nitzen hostaleko gelan, denboa itteko aitzakin... 11terdik aldea ateatzea planeatu genun... kalen ze anbiente ote zeon ikusteko eo... azken baten, hiri eder hau hainebste ezautzen aigea... urte zarreko biziere ezautzea, beharrezko zitzaigun...

11:30 zienen... beti hain muittue izanb ohi dan gure kalea (calle Murillo) atea ginen, ta nahiko lasai zeon... ez noski, Amezketa egun ta ordu hortan eotean bezainbeste, baino eun normal batekin konparatuta, lasai zeon... Emakume ta gizon batzuk korrika txikin beheraka, taxi ta mikro batzuke beheraka... dauneko ia mozkortuta zeon baten bate kalen bueltaka... ta osaba ta ni, bestekin batea, beheraka baitare. San Frantzisko kaleko eguarritako merkatuko puesto asko aoindik ikita zeren, ia hor kale nagusia ateatze geanez, taxi ta mikro gehio ikuste zien... ta jende asko... asko, asko.. batzuk hemen ohitture dan ofrenda itten, beste batzuk, hortako behaien gauzek saltzen, beste batuzk petardok prepatzen...

Kale nagusiri heldu, ta Murillo plaza aldea abittu ginen. Gobernue ta parlamentue daren plaza nagusia abittu ginen, bagenekigun bertako ordularie, ordu puntutan hotsa ateatzeuen hoitakoa, gaizki zeola, baino bueno, aber zer zeon... Plazan... eguarritako argik piztuta zeren, betiko hots nazkagarri hoi ittezuela... pilak bukatzen ai zaizkiela emateu, baino ez, hor seitzeue... bankutan, eguarriotako argikin iluminatuta, jendea zeon... bikotek, familik... baino nahiko jende gutxi zeon, ta etzun ematen festako giro asko zeonik...

Hurrengo gure objetiboa, udaletxea. Hiri gehienetan, udaletxeko ordularikin izateanez... ze klaro! ezin jungo ginen Tihuanaco-ko puerta del solea! ze egie esan, ordularike eztauke, ta gainea 2 orduta dau...

Udaletxea biden, eliz evangelista batetik pasa ginen (ikearri dare halakok hemen...) ta jendez lepo zeon. Udaletxea allatu, ta inortxore etzeon... oaindiken hamar minutu genezken ta aber oain noa jun... Kaletan, jende pille zebillen paseatzen, eguarritako tarta, champain (eo sagardo), eta bestelako gauzke saltzen ai zien emakumeke opaindik kalen seitzezuen, batzu batzuk... zeoze saltzeko esperantzan eo...

Azkenen, bidei seittuz, ta hasierako inpresio hari segiz... San Frantzisko plaza bideratu ginen berriz. Biden, berrize, eliz evangelista hartatik pasa ginen, ta hainbeste jende zeon barrun, ta oaindikene gehio sartzen ai zan... gogo pixkat eman zigun sartzekore, baino bueno, aurrea segi genun...

Hostaletik atea ginenen, ia entzute bazane, 12k allatzeakin batea, zarata haundigoa zan... Zerua beidatu, ta kea besteik etzan ikuste, ta aldin behin, edifizioi haundin tartetaik, eo bean lehiotan islatuta, su artifizialake ikuste zien... zarata, ta zarata ta zarata.... petardoa handik, petardoa hemendik, su artifizialan zarata hemendik, ta handik.... erotu beharrekoa zan... La Paz, kazuela bat bezelako da... beheran hirie dau, ta bere buelta guzin, goran, nahiko txiroa dan zona... ba alde hortatik zeotrren zarata gehiena... harrigarrie zan, nola bizitzeuen ikustea, beno hobe esan, entzutea...

Biden genijoazela, Obelisko (Buenos Airesekon imitaziozkoa)an plazatxon genijoazela, hotsak haunidttu intzien, ta pentsatu genun, ia 12k joak izango ziela... Biok bakarrik, zarata... "urte berri on!" elkarri esan, ta besarkada bat eman ginen elkarri, Santa Cruzen hainbetse denboa ta gero eman genuna bezela...

San Frantziskora allatu, ta erokerie, hoie zan erokerie... beno ez, "locura" esanez ulertzeana hobeto esanda.... lehen nahiko ez La Pazen, ta momentu haitan, mila bider gehiokoa zan sentimendue... Jende asko zeon... asko ta asko, launekin elkartzen, ta elkarrekin petardok eosi, ta botatzen zebiltzen. Beste asko, taxin bat ahrrapatu nahien, bakoitzek bere festa eukiko baitzun... nere atzen, gizon bat zeon billete mordo bat kontatzen... ta nik beiodatu inionez, hok ebti hasteien bezela, saldu anihen hasi zan... ta parra itte ziten, hainbete diru ikusi nionen harritu aurpegie jarriko bainion... hemen, urte berrie ondo hasteko, dolarrak eo bolibiano billetek hartzettue, ta konatzen aitzeie, baino kalro, faltsuk izateie... horreatik gizonak hainebtse par intzun nere kontua... baino guke parra in ahal izan genun, ze turista bat, nahiko galduta zebilena portzierto, beangan jun, ta aber zenbatenm aldatze zion dolarra galdetu zion... eskerrak gizona etzeon gaiztoako, ta egie esan zion... baino turista huere, earra zebilen, urte zaharreko ospakizunen dirue aldatu nahien... bai, eunez ikearri errex izatea eozin tokitan aldatzea, baino momentu hartan... ez...

Sentsazio raroa zan oso... leku arrotz baino arrotz baten, kultura arrotz baten... han ta hemen sutxo txikik itte zittuen, billetek, eta bestelako gauz batzuk erretzeko, ofrenda bezela, urte berriako. Ta gu han erdin... betiko urte zaharreko ospakizunetik hain hurruti... arraroa izatez gain, melankoliatsue, baino polittere bai, ze, noiz eongo gea berrize holako festa espezial baten? zeinek esan behar ziten nei, jende haren tarten eongo nitzela urte zahar gauen, latinoamerikarako paperak betetze nittun garaien? buff!! sentsazio asko!

Ia zaratak nahiko astindu ginttunen, hostaleako bidea hartu genun, ta aldapa hue igotzeakon, zoriontasunez beteta neuken barrena, ta tristureze bai, zerbait, ta herriminez, familimiñez... buff! malkok laister nittun!

Hostalea allatu, ta lota sartu ginen, ez genun juergaik in, han inbeharrekoa iznago litzeken bezela... ta baita hemene askontzat... gu, oida sartu ginen, ta jekitakon, beste eun bat gehio izango zan gutzat, ez geneuken amonea juteik arkumea jatea... asike, hemengoakin egatu ginen...

Urtarrilak 1a, gugan ezpazan notatzene, La Pazeko jenden asko notatze zan... etzebilen jende ikearri (beti bezela) kalen, denda, jatetxe, kafetegi asko ta asko itxita zeuden, kaleko saltzaile askore etxen geatu zien... Eun tristea ezin esan baino lasaie bai...

Ta atsalden, Murillo plazan, igande atsalde bateko postala ikusgarri zeon, predikadorea bere altabozakin, inok aitze ezpazione..., familik han ta hemen, seme alabantzat haizezko baloiak eosten, harea ta honea beidatu, ta gelatina saltzailek, bean bandeja betekin ta handik minutu batea ia hutse zeukeala, ta denak gelatina janez, gozatuz, ta helatu txikitxo hoik janez... guk ez pazpare... e osaba? (jajja! turistan ikerak...) ta soldaduk, atsaldeko 6etan banderan jetxiera itten... plomuzko soldadutxon igual igualak... hoike, negozio earra ingo lueke, beakin argazki ateatzeatik bolibiano bat kobratuko balue... baino hortakore lanpostu bat sortuko lueke... ta ezin diruik atea... potetxo bat jar dezatela... (gure kontuk!)

Beno ta ametsa dirudin (ta oaindala urtebetearte ametsa zan) istorio erreal hau ta geo... eunek berrize igual igual pasako die, ta beno, hilabeteke berriz pasako die, ta urtek...

Baino urtero tipikoa dan bezela, ta egie esan nik inoiz in ezdeten zeoze da... urte berri honi gauz asko eskatzez gain, urteko propuesta, eo ASMOA, nere bizitik, nere bizimodutik, nigandik, min emateitean gauzek apartatzea izangoa. Askotan, inkoszienteki iznagoie, beste askotan, nere kulpez, nik indako zeozerrengatik jasokotelako mine, eo ni halakoa naizelako, ta zai eotatik jasokot mine... baino bueno, aldan modun, saiatu saiatuko naiz nere asmoa betetzen... minekin bizitzek, min hoik nere bizin parte izaten uztek, klate handigoa itte baitue minek beak baino... ta egie esan, enau nere burui kalte itteko... ezta besteire... ze horreke azkenen nere gain ekarriko baitu kaltea...

Beno, ta banoa, ze gaurre, atzo bezela, japoniar bat etorri zait, nere makina (komputadora, ordenadorea) behaula esanez. izane, hostaleko bost ordenagailutatik bakarrak dauke Japones hizkuntza, ta gaurre, ni hementxe tokatu naiz, nere ingles txarren, bai, etxoin minutu bat esateko... ta gero, beak, bere begi erdi tapatuk gehio tapatuazitzeizkion irribarrea in, ta eskerrik asko esangoit, inglesez, gazteleraz eo japonesez...

2008/12/20

hementxe...

Hementxe gare ba!

Egie esan, beste idatzi bat zor dizuet... baino ikearri luze dijoa kontue...

Igual gehiengoa enteatuko ziñeten... bakar bakarrik nau Santa Cruzen, hementxe pixun bakarrik... egie esan, luzek itteie eunek hola... ta oida juteko garaieire kostatze zaio allatzea...

Baino bueno, esperientzin parte izangoa haure, dudik gabe...

Ezkerreko hankeko behatz potolon esgintze bat dauket... hoi ustet behintzat! jajajaja!!! aurrekon, zeoze jo nun kalen, ta herida bat inun, ta min haunide emate ziten, ta oain more more dauket behatza... txistosoa da... ze ikearri patosa nabil, ta hau ia kolmoa izan da... jajaj!!Kristianek beti esate ziten kontuz ibiltzeko faborez!!! ze juxtu beakin neola izan dittut nere akzidentek... jajaja!!! aurrena, Machu Pichun gebiltzela, Waina Pichutik jeixteakon, eskailera pille bat zeren, ta bioi hoi gustatze zitzaigunez, korrika txikin bezela genijoazen beraka... asta ke behin, neska japonesa bat paren jarri zalako, ta orbelakin irristatuta, sastrakatan behera eroi nitzen... jaj!! egie esan, nahiko erorketa haundie izan zan, ta Cris zuri geatu zan... ta ni berriz, parrez! jaja! eskerrak hantxe bi langile zebiltzela...
Hurrengoa berriz, eskailera mekaniko batzutan igotzen aiginela izan zan... geldi zeuden eskailerak, ta azkenekon, estropoz inun, ta ordun, ekubiko hankeko behatz potolon, ebaki bat inun...
Ta ordun goatu nitzen, nola nere aman familin, behatzak bixten geatzeien sandaliak eztittuela batere matte... behin ne amak azkazalanbat hautsi zulako eo... ordun, ondorio bezela ateatzeana da, ama ta ni, igualak geala hortane! patosa hutsek e Angeli?!! jajaja!!!
Ta bueno, anedota kontatuta, ba hementxe naula, beroz puskatzen, beno, bera bera inda berokin... ta osaban zai, ze hiri hau ta bero hau uzteko gogoz puskatzen nau... antiplano ingurun bero gutxio itte baitu, ta sanogoa da klima... ze humedade hau... bufff!!!!
Ta bueno, gaur laun batek esan diten bezela, ezta ohittu ingeala, baiziketa deskuidatu itte geala... ta bueno, hala izangoa igual... ze ni behintzat, ohittu enaiz in zuek gabe eotea... baino askotan, deskuidatu itte naiz, ta eztet etxea deitzen, eo eztet emaila erantzuten... eo holako gauz pilleat...
Ta bueno, denok deskuidatze gea ezta??
Beno famili, lagun, mattek! ondo ondo izan zatteztela, eguberrion nahidunantzat, ta jaso Boliviatik, besarkada extu extuat denoi, ta muxu haundiat!!!!
Asko matte zattuztet!!!!

2008/12/09

aspaldiko partez... barrenak hustuz...










Beno, eta ia klasek bukatuta, ia egun librek, oporretan bezela... baino ezer ittekoik gabe... Santa Cruzen sartuta, en el depa guk esate deun bezela...

Paula juntzan, ta oain mutillek noiz juteko zai... gaur zortzi jutekok die, 16en. nahiko gorabehera izan dittue noiz jun horrekin, baino azkenen aurreneko fetxakin geatu die. ta guk (gabyk eta nik) hortan influentzi askoik ezteula izan esan leike, ta igual hoixe izangoa pena gehiena emateiguna bioi, ta amorrazie... baino geo parra itte deu, ze urtarrilletik aurrea, biok bakarrik geatze gea hemen, ta ia dena diferentea izangoa...

Nere esperientzi hontan, hasieran, nere esperientzi indibuduala, nere burukin bakarrik biziko nun esperientzie... etabar luze bat izate nun, baino nahiko urruti geatua hoy dena... bai, bai...
Hasieran, jendea ezautzen hasi nitzen hartan, kontatze nizuen, inseguritatek jan ninula... ta fobia nion jendea ezautzei... baino beno, horri aurre eo inion, ta ia zearo desberdine izaten hasi zan... famili bat bezela sentitzeaño denak... vendreis a comer? te esperamos? me prestas plata?... ta imajinatzea daren konbertsazio guztik...

Aurrekon, Paula despeditzeko idatzi nion eskutitzen (harritzekoa ni kartak idazten...), esate nion, ea zeinek esan beahr ziten nei, hasieran neuken diskurtso hartatik, beangatik near itteaino iritsi behar nula!! ta bai egie da... ia konfiantzatik at dependiente izateañoko harreman bat sortu genun, ta ez horreatik itsusigoa... baino bai askotan, nere hasierako filosofia hue alde batea utzitela pentsatzekin, haserretu izandu naiz nere burukin, amorrazi, ta nere helburuk enaizela betetzen aire leporatu izan diot nere burui... baino eztet uste ala danik...

Pertsona, harremanetatik biziala esango nuke... ta egie esan, hemen ezaututen jende hau, aitortu behar da bean alde txarrake badittuela, baino jende oso ona da han esatean bezela. Ta egie esan, mezi izandu hok ezautzek. Ta bueno, hasierako nere ideatatik, aldenduta igual baino politte izan da halare... Ze hasiera haitan, mundu honta bakarrik etortzekin, indarrez puztutze nindun sentimendu bat neuken, ni mundun bakarrik, interntetik nere jendekin komunikatu, baino nere errealitaten, bakarrik ibiliko nitzela zeharo diferentea dan mundu hontan.

Baino eunek jun ahala, ta jendea ezautu ahala... harremanak indartuz, sortuz, distantziatuz, berriz elkartuz... pertsonan arteko betiko erlaziok sortzen junaiz, ta “te quiero mucho” estaen hasi... Ta hor kontuatze nitzen, _ostia amets! hau kanbioa hasiera hartatik!_ ta bai, halaxe da, baino askopozte naiz, bide hontatik jun izanaz egie esan... ze jende zoragarrie ezautut, ta zeinek daki, abuztutik aurrea inoiz gehio eztittut ikusi bizin, baino bueno, esperientzi politt bat bizi izan deu batea, ta hoy beti getauko zaigu denoi...

Ta bueno, nere biaje hontako beste etapa bat hasikoa laister... datorren astearten, Chilenok jungo die, Gabyre bere familina jungoa Tarijara, ta beno, ni hementxe geatuko naiz, nere depan eo nere depa berrin, oaindik ez baitakit, osaban zai...

Osabakin biajatzeko kriston gogok dauzket... ze alde batetik, bea ikusteko gogoa dauketelako ta bestetik biajatzeko gogoa dauketelako... ta beno, dena turmixen sartze badeu...zeinek esan beahr zion enre osabai, ta neonei, Bolivian nere osaba Luisekin biajatzen ibiliko nitzela! gainea, Ehko jende gehiena bezela, ta bateze zaharragoa dan jendea, ze nik uste, gaztek ia ezgeala hainbeste, nere osabare hotz hutse da, ta beno, hemengo tenperatura berok, ea zeoze berotzeuean beare, ta seguru izugarrizko esperientzi politte biziko deula biok!

Hostaletako koartok konpartittu, kaletik paseatu tope turista bezela, ta behingoz euskeraz hitzetten, autobusetako ordu luzek, liburu bana letuz pasa... iluntze gauen ostalea jun, ta neka neka inda orduerdiako lo geatu, ta garrantzitsuna... ordu pille bat elkarrekin pasa, kontuketan, ta haserretuz... ze nere osabakin, seguru haserretuko naizela! baino hoire behar du!jaja!!! ansiosa nau, bere bille aireportua jun, beak ekarrikoiten urdaiazpikoa jan... (jaja!) ni bizi naizen hiri hau eakutsi, haseran anzka niona baino ia kariñoa hartzen hasi naizena... ta oilaskoa arrozakin jatea jun... besteik ezbaiteu itten hemen! jaj!

Ta beno, osaba behin junda, urtarrilen 6etik aurrea, berrize bakarrik geatuko naiz, ta ordun bai, bakarrik biajatzen hasiko naiz... oaindik ez baldin bakite... baino oaingoz, Argentinara jungo naiz, ta Chilea. Bik bisitatukottut, ta bueno, hoike planeatzen hasi beharkot ia... baino gogoa baldin badau, dena lortzea...

Eta bueno, behin urtarrilere pasata, ta ia nere urtek pasata, unibertsitaten hasi beharra dauket berrize. Bai, opor luzek dauzket, izane hemen udako oporrak die! han ezin izan nun opor guztitaz gozatu, asike, hemen berriz... jiji!

Beno, ta ia unibertsitaten berriz hasita, berrize etapa berri baten sartuko naizela iruitze zait... ze etxe berri batea jungo naiz, beste pertsona batekin... bai, oaingo depa utzi, ta gero Gabyn etxea jungo naiz... ea elkar aguantatzeko pazientzie ateatze deun... nik uste, azkenenko urte hotan beti ikasle pizutan da ibili naiz, ba azkeneko hau izangoala ustet zailena... ze naizta hainbestetan kejatu Ehko nere pixukidetaz... oain datorrena nik uste potentena izangoala, gainea, biok bakarrik izanda... aber...

Ta ia handik aurrea, berrize monotonian sarztea izangoa, ia berrize ohittu irakasleta, ohittu erderaz idaztea, jende berrie ezautu, ni bezela interkanbion datozenai laundu... baino ia nere hirin izangoa, milioita erdi biztanlde dazken hiri ero hontan... ia nere sentitzeten hiri hontan... poztekoa ez? hasieran neuken iruditik...

Eta bueno, hortako beste 4 hilabete eukikottut... ekainen bukaera arte... ta ordun, diruk launtze bau berrize biajatzeko aukera izangot... eta aber Ehko jendekin izatean... nahiketxo, ana, xaxi, saio... zuen notizin zai eongo naiz... hemen eukikozue azento bolibianoa ia ikasten ai dan guia antzekoat... ze denok dakizue ni mapa baten aurren, ta hiri bateko kaletan nahiko galdue ibiltze naizela... baino bueno, kontatzeko asko dauket asike... guia ona izango naiz...

Beno, ta holaxe, hainbeste denbo ta gero, nere txoko honi zor nionta! ta hau bisitatzeuenaire bai ezta?

Email ikearri luzek idazteizkizuet batzui, beste batzui skypeko mezu luzek uzteizkizuet... ta beno, beste batekin msntik txarla polittek izatettut... denak ahaztezinek, ta denak beharrezkok zattuztetelako... ta bueno, netaz ez ahazteatikene bai... eskerrik asko denoi!

Muxu haundi bana, ta besarkada estu estu bero bana!!!
Beti gogon!

2008/12/08

Samaipata_azaroak 15/16

Azarok 15 a zan, zeatik sonatzeit hainbeste eun horrek... zeatik otea... eztakit... beno, ba goizeko 5etako jeki, prepatu ta taxi bat hartu genun Samaipatara emango ginttuna. Herri hau, Santa Cruzetik 3 ordu ingruta dau, ta han, Gabyn laun baten etxea, eo txabola eukiko genun zai. Hospedajea behintzat, merkea ateako zan... Samaipatan, incan garaiko ruinan fuerte bat dau, ta hue bixitatzea ta herrie bixitatzea bea izango zien helburu biajetxo hontan. Beno, biaje honen helburue baitare, laister Paula ia Argentinarra itzulikoala zan, ta beno, oaindik ezer biajatzeko aukeraik eztunez izan beake, ta hau behintzat nahikomerkea ateako zanez... gure familie juntu eongozan azkenetariko esperientzie izango zan, ta politte izateko esperantzakin ta gogokin geren denak; hoi da inportantena...




Goizeko 6etan ia 6 laun taxi baten… beroakin hasi genun eune…hemen ezta falta hoi behintzat, beste zeoze igual bai baino beroa ez...

Ba hiru ordu ta geo, laun horren txabola allatu ginen. Txabola eo... Goatze naiz, Hugo ekuadortarrak esatezula Buruntzunztinengatik, “el hotel de la montaña”, ba hoixe etorri zitzaiten gogoa sartu ginenen. Etxe earra! Argik ez, baino bestela, apartekoa!
Latza izan zan, aspaldiko partez, etxe kanpon jarri ta txori hotsa aitzea, zaldik ikustea... nere aman jardiñe goatuazteziten jardine, Joxen zaldik, Porrotx ez bazane, txakurrek ingurun... umek bakarrik falta zien harea ta honea “zertan jolastuko gea?” galdetuz.

Gauzek utzi, ta herria jetxi ginen. Taxistak etxoin intzigun, ta beak jetxi ginttun herria. Holako detallek behintzat itteittue hemengo taxistak, honbre,esan beharra dau, Gabyn labiak asko launtzeigula gauzek lortzeko hortan… jaja!

Herria jetxi ginen, ta taberna berezi politt batea sartu ginen, plazan ondon, gosaltzeko asmotan.

Gosari earra ingenun, ta herrie ezautzen hasi ginen segidan. Plazan bueltan zeuden estatuak, lorek... Unai-i zoriontzeko llamada...
A bai! Horreatik zan eun hau espeziala! Unai ta Txominen urtengatik! ZORIONAK!!

Elizere bixitatu genun, nola ez, hainbeste kristau ingurun izanda... Baino errezatzen hasteien bakoitzen, errespetuz atea itte naiz ni. Geo bak ateatakon, ezta gauze aurretik zanan iguala izaten baino bueno... aniztasune...

Azokatik bueltaxka bat eman genun, azulejok saltze dittuen dendatxo bate ikusi genun, herriko txokok ikusten ibili ginen, ta ondoren, bixte zabalago bat eukitzeko, abioia zeon tokia jun ginen. Aldapatsue da herrie, ta igo, ta igo, allatu ginen abioia daun tokia. Herri guztie ikustea goitik, ta txikitan bezela disfrutatu genun parketxo bate bazeon.

Handik jetxi, ta berrize merkatua jun ginen, bazkaltzeko asmotan.

Bazkalondorenen, afaltzeko gauzek eosi, afalondoreneako gauzke eosi, ta taxi bat hartu genun, ia Fuertea juteko. Biden, haure laune intzunez Gabyk, etxen geatu ginen gauzek uzteko, ta berrize goraka seittu genun gure helmugaino. Boliviarrak ginela esanez, pasa ginen sarreran, ta erdiprezion atea zitzaigun...Hemen naunetik, nere nortasune nahiko kolokan jartzet... española naizela jarri behar izatet paperetan, eo esane bai askotan... en el norte de españa... si, si española... bestela, ezlitzeke inoiz bukatuko konbertsazioa... ba boliviana naizela, Peruanok geala... denetik esan beharra dau hemen... jaja!







Sartu ginen, ta zirkuito moduko bat zan, ia markatue zeona, bidei settuz, leku politteta allatu ginen...













Ta bueno, suposatzea, hau dala fuerte hontako gauzik inportantena. Nasita eztien ondo ikustes, ia ebik eta haizek borratu indittuelako, berez, incan eremu oso importante bat izango litzeke. Eguzkie, ilargie, lurre... sugea, puma ta kondorra bezelako animalik… izango lieke hor omentzen dienak.

Politte izan zan, incan eremu desberdinek ezautzea, bean etxen rezintok, kastigun tokik, hilobik, ofrendak itteko tokik erein lekuk...

Politte izan zan, aspaldiko partez arbola tarten, zelaien, berden... pasetazen ibiltzea. Han naunen ezta asko ibiltze naizelako izango baino, faltan botatzea gure Amezketa politt horrek emateigun guztie... Naturaz gozatzek, barren guztie berrize garbitzeu, ta pentsatzeko astie emateizu bakarrik paseatuz... earra!

Ta holaxe, hiru ordu inguruko paseotxoa bukatu genun, ta parajez gozatzeko geatu ginen pixkaten, geo etxeako bidea hartuko genun, beste ordubetetxo bat oinez...

Paseotxon ondoren, laister ilunduko zigun, ta giro ona zeonez, sue ingenun etxe kanpon. Ta hantxe eon ginen orduk eta orduk, kontuketan, ta “compartiendo” hok esateuen bezela. Eanai emanez, ta kontu kontari esango genuke guk...

11k ingurun, etxen zeren candela guztik piztuta, patata prejittuk prepatu genittun (sukaldea bageneukenda), gure plato gustokona... ta geo, berrize ronai heldu, ta hor juntzien orduk berrize... “gitanito 2, llamando a gitanito 4!!” jokuekin. Par earrak in genittun.

Hurrengo goizen, 12k ingurun jeki ginen, ta ia bazkari gosari antzeko bat ingenun, ta belaxe, Santa Cruzeako bidea hartu genun, iluntze hortan beste biaje bat hasi behar genunta, Machu Pichuaino iristeko intentziokin! Hoi hurrena kontatukoizuet!
Muxu haundi bana denoi!!!